Lege oharra
Lege ohar honek (aurrerantzean, "Lege Oharra") AD HOC EXECUTIVE SEARCH SL enpresaren www.adhocexecutive.com Interneteko atariaren zerbitzuaren erabilera arautzen du (aurrerantzean, "Weba"); enpresa horren egoitza soziala C/ Fuenterrabía, 11 – 5ºA, Donostia – San Sebastián, 20005, GIPUZKOA da eta CIF B75016238 du.
Legeria
Oro har, AD HOC EXECUTIVE SEARCH SL enpresaren eta bere zerbitzu telematikoen Erabiltzaileen arteko harremanak, weban daudenak, Espainiako legeriaren eta jurisdikzioaren mende daude.
Alderdiek berariaz uko egiten diote legozkiekeen forudei, eta berariaz Donostia – San Sebastiángo Epaitegi eta Auzitegien mende jartzen dira baldintza kontraktual hauen interpretazioan edo betearazpenean sor daitekeen edozein auzi ebazteko.
Edukia eta erabilera
Erabiltzaileari jakinarazten zaio, eta onartzen du, web honetara sartzeak ez duela inolaz ere AD HOC EXECUTIVE SEARCH SL enpresarekin harreman komertzial baten hasiera ekartzen.
Webaren titularra ez da bat egiten bere kolaboratzaileek bertan adierazitako iritziekin. Enpresak eskubidea gordetzen du aldez aurretik jakinarazi gabe egoki iritzitako aldaketak bere Weban egiteko, hala webaren bidez ematen diren edukiak eta zerbitzuak nola horiek bere zerbitzarietan aurkezten edo kokatzen diren modua aldatu, ezabatu edo gehitu ahal izanik.
Jabetza intelektuala eta industriala
Web orrialdeen edukiaren, haien diseinu grafikoaren eta kodeen jabetza intelektualeko eskubideak AD HOC EXECUTIVE SEARCH SL enpresaren titulartasunekoak dira eta, beraz, debekatuta dago horiek erreproduzitzea, banatzea, jendaurrean komunikatzea, eraldatzea edo bere web orrialdeen edukiekin egin daitekeen beste edozein jarduera, iturriak aipatuta ere, AD HOC EXECUTIVE SEARCH SL enpresaren idatzizko baimenik gabe. Enpresaren web orrialdeetan jasotako izen komertzial, marka edo edozein motatako bereizgarri guztiak beren jabeen jabetzakoak dira eta legeak babesten ditu.
Estekak (Links)
AD HOC EXECUTIVE SEARCH SL enpresaren web orrialdeetan esteken (links) presentziak helburu informatiboa besterik ez du, eta inola ere ez du horiei buruzko iradokizun, gonbidapen edo gomendiorik esan nahi.
Konfidentzialtasuna eta Datuen Babesa
2016ko apirilaren 27ko RGPD arauan aurreikusitakoaren ondorioetarako, AD HOC EXECUTIVE SEARCH SL enpresak Erabiltzaileari jakinarazten dio badela izaera pertsonaleko datuen tratamendu automatizatu bat, AD HOC EXECUTIVE SEARCH SL enpresak eta enpresarentzat sortua eta bere ardurapean dagoena, Erabiltzailearekiko harremanaren mantentzea eta kudeaketa egiteko helburuarekin, bai eta informazio lanak egiteko ere. Baldintza orokor hauek onartzeko unean, AD HOC EXECUTIVE SEARCH SL enpresak Erabiltzaileari bere zerbitzuak emateko ezinbestekoak diren datu batzuk biltzea eskatuko dio.
Fitxategien eta formularioen erregistroa
Erregistro formularioa betetzea nahitaezkoa da weban eskaintzen diren zenbait zerbitzutara sartu eta horietaz baliatzeko. Eskatutako datu pertsonalak ez ematea edo datuen babeserako politika hau ez onartzea izaera pertsonaleko datuak eskatzen diren promozioetako edozeinetan harpidetu, erregistratu edo parte hartzeko ezintasuna dakar.
2016ko apirilaren 27ko RGPD arauan aurreikusitakoaren ondorioetarako, jakinarazten dizugu Erabiltzaile gisa erregistratzearen ondorioz lortzen diren datu pertsonalak AD HOC EXECUTIVE SEARCH SL enpresaren titulartasuneko fitxategi batean sartuko direla, C.I.F B75016238 eta C/ Fuenterrabía, 11 – 5ºA, Donostia – San Sebastián, 20005, GIPUZKOA egoitza dituena, Real Decreto 1720/2007, de 11 de junio arauan ezarritako segurtasun neurriak ezarrita dituela.
Emandako datuen zehaztasuna eta egiazkotasuna
Erabiltzailea da sartutako datuen egiazkotasunaren eta zuzentasunaren erantzule bakarra, eta AD HOC EXECUTIVE SEARCH SL horri buruzko edozein erantzukizunetatik salbuesten da. Erabiltzaileek edozein kasutan bermatzen dute eta erantzuten dute emandako datu pertsonalen zehaztasunaz, indarraldiaz eta egiazkotasunaz, eta behar bezala eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartzen dute. Erabiltzaileak informazio osoa eta zuzena ematea onartzen du erregistro edo harpidetza formularioan.
AD HOC EXECUTIVE SEARCH SL enpresak ez du erantzuten berak egindakoak ez diren eta beste iturri bat adierazten den informazioen egiazkotasunaz, eta, beraz, ez du inolako erantzukizunik hartzen informazio hori erabiltzeagatik sor litezkeen kalte hipotetikoei dagokienez. AD HOC EXECUTIVE SEARCH SL enpresak eskubidea gordetzen du bere web orrialdeetan jasotako informazioa eguneratu, aldatu edo ezabatzeko, eta informazio horretarako sarbidea mugatu edo ez baimendu ere egin dezake. AD HOC EXECUTIVE SEARCH SL erantzukizunetik salbuesten da Erabiltzaileak AD HOC EXECUTIVE SEARCH SL enpresak emandako informazioan dauden akats, hutsune edo omisioen ondorioz jasan lezakeen edozein kalte edo galeraren aurrean, betiere AD HOC EXECUTIVE SEARCH SL enpresatik kanpoko iturrietatik badator.
Cookieak
www.adhocexecutive.com webguneak ez du cookierik erabiltzen. Etorkizunean cookieak gehituko balira, Cookie-en politikan jakinaraziko litzateke eta erabiltzailearen baimena eskatuko litzateke beharrezkoa denean. Nolanahi ere, erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera du fitxategi horien instalazioa eragozteko.
Helburuak
AD HOC EXECUTIVE SEARCH SL enpresaren helburuak Erabiltzailearekiko harremanaren mantentzea eta kudeaketa dira, bai eta informazio lanak ere.
Adingabeak
Gure zerbitzuetako batzuk berariaz adingabeei zuzenduta baleude, AD HOC EXECUTIVE SEARCH SL enpresak gurasoen edo tutoreen adostasuna eskatuko luke datu pertsonalak biltzeko edo, hala badagokio, datuen tratamendu automatizatua egiteko.
Datuak hirugarrenei lagatzea
AD HOC EXECUTIVE SEARCH SL enpresak ez die erabiltzaileen daturik hirugarrenei lagako.
Sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak baliatzea
Zure jakinarazpenak bidal ditzakezu eta sarbide, zuzenketa, ezabaketa, mugaketa, eramangarritasun eta aurkaritza eskubideak balia ditzakezu www.adhocexecutive.com Interneteko helbidean edo, bestela, AD HOC EXECUTIVE SEARCH SL, Ref. RGPD helbidera zuzendutako ohiko postaz, hots, C/ Fuenterrabía, 11 – 5ºA, Donostia – San Sebastián, 20005, GIPUZKOA. Eskubide horiek baliatzeko beharrezkoa da zure nortasuna AD HOC EXECUTIVE SEARCH SL enpresaren aurrean egiaztatzea, Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo Zuzenbidean baliozko den beste edozein bide bidaliz. Hala ere, zure erregistro datuen aldaketa edo zuzenketa Site berean egin ahal izango da, aldez aurretik zure erabiltzaile eta pasahitzarekin identifikatuta.
Segurtasun neurriak
AD HOC EXECUTIVE SEARCH SL enpresak legez eskatzen diren Datu Pertsonalen babeserako segurtasun mailak hartu ditu, eta bere esku dauden bestelako baliabide eta neurri tekniko gehigarriak ezartzen ahalegintzen da AD HOC EXECUTIVE SEARCH SL enpresari emandako Datu Pertsonalen galera, erabilera txarra, aldaketa, baimenik gabeko sarbidea eta lapurreta saihesteko. AD HOC EXECUTIVE SEARCH SL enpresa ez da erantzule izango sistema elektroniko honen funtzionamenduan interferentzia, omisio, eten, birus informatiko, telefono matxura edo deskonexioengatik sor litezkeen kalte edo galerez, AD HOC EXECUTIVE SEARCH SL enpresatik kanpoko arrazoiek eraginda; ezta sistema elektroniko hau erabiltzean telefono lineen akats edo gainkargek edo Datu Prozesuen Zentroko, Interneteko sistemako edo beste sistema elektroniko batzuetako gainkargek eragindako atzerapen edo blokeoez, ezta AD HOC EXECUTIVE SEARCH SL enpresaren kontroletik kanpo hirugarren pertsonek legez kanpoko sarketen bidez eragin ditzaketen kalteez ere. Hori guztia gorabehera, Erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun neurriak ez direla menderaezinak.
Onarpena eta baimena
Erabiltzaileak adierazten du datu pertsonalen babesari buruzko baldintzen berri jaso duela, eta AD HOC EXECUTIVE SEARCH SL enpresak horien tratamendu automatizatua egitea onartu eta baimentzen duela, Datu Pertsonalen Babeserako Politika honetan adierazitako moduan eta helburuetarako. Atarian ematen diren zenbait zerbitzuk baldintza partikularrak izan ditzakete, Datu Pertsonalen babesaren arloko aurreikuspen espezifikoekin.