Pribatutasun politika
Ad hoc Executive Search S.L. (CIF B75016238), C/ Fuenterrabía, 11 – 5ºA, Donostia-San Sebastián, 20005, Gipuzkoa helbidean egoitza duena, zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna da. Gure datuen babeserako arduradunarekin harremanetan jar zaitezke protecciondedatos@adhocexecutive.com helbidean.
Zer xedetarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
Ad hoc Executive Search S.L.-k zure datu pertsonalak tratatzen ditu hautaketa prozesuetako hautagai, bezero edo hornitzaile edo horren kontaktu-pertsona zaren aldetik; edo erabiltzaile zaren aldetik, zurekiko harremana kudeatzeko; edo zuk baimendutako komunikazioak bidaltzeko.
Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?
Xede horiek, hurrenez hurren, honela daude legitimatuta: baimenaz, edozein unetan erreboka dezakezuna; kontratu baten betearazpenaz edo lege betebehar baten betetzeaz; eta interes legitimoaz.
Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?
Zure datuak gordetzeko denbora tratamenduaren xedearen eta legitimazioaren araberakoa da. Oro har, datuak harremanak dirauen bitartean gordeko dira eta, ondoren, legez eskatutako epeetan zehar.
Zein hartzaileri jakinaraziko zaizkie zure datuak?
Zure datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, lege betebeharragatik, zenbait zerbitzu betearazteko edo zuk horretarako baimena eman duzunean izan ezik.
Zein dira zure eskubideak?
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta eramateko eskubidea duzu, protecciondedatos@adhocexecutive.com helbidera joz.
Zure datuen tratamendua ezabatzeko, mugatzeko edo horri aurka egiteko eskubidea balia dezakezu http://mobi.adhocexecutive.com/en/gdpr/requests/new helbidean.
Halaber, "Agencia Española de Protección de Datos" (www.aepd.es) erakundearen aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea duzu, tratamendua indarrean dagoen araudira egokitzen ez dela uste baduzu.
Datuen egiazkotasuna
Erabiltzaileak bermatzen du emandako datu pertsonalak egiazkoak direla eta horien edozein aldaketa jakinarazteko konpromisoa hartzen du. Erabiltzailea izango da datu faltsu, oker edo osatugabeak emateagatik Ad hoc Executive Search S.L.-ri edo hirugarrenei eragin liezaiekeen edozein kalte edo galera, zuzeneko zein zeharkakoa, erantzule bakarra.